accommodation
- 1. Fisiol.
Ikusmena distantzia desberdinetara moldatzeko begian gertatzen den aldaketa. Horretarako, sistema optikoaren distantzia fokala (edo horren alderantzizkoa den ahalmen optikoa) aldatu egin behar da. Ugaztun, hegazti eta narrastietan, kristalinoaren kurbadura eta lodiera aldatzen da, muskulu ziliarraren uzkurduraren bidez; arrainek eta anfibioek, berriz, kristalino zurrunaren eta erretinaren arteko distantzia aldatzen dute. Adinean aurrera egin ahala, gutxitu egiten da begiaren akomodazio-gaitasuna, baina bizitzako laugarren edo bosgarren hamarkadatik aurrera baino ez da nabaritzen; akomodazio-gaitasunaren galerari presbizia deritzo.
- eu akomodazio, egokitze
- en accommodation
- es acomodación