NOLA
ZTH lankidetzan oinarritua da, eta kontzeptu baten inguruko informazioa ZTHkideen arteko elkarlanaren emaitza da
ZTH kontsultatzean, gerta daiteke zuk ezagutzen duzun kontzeptu bat ez aurkitzea, edo sarrera den kontzeptu bat adierazteko terminoa ez egotea, haren definizioa laburregia izatea, irudi bat gehitzea komeni dela pentsatzea edo, duen garrantziagatik, artikulu entziklopedikoa merezi duela uste izatea.
Zer egin dezakezu ZTHkide bazara?
- Edizio-lanak zuk zeuk egin
- Hiztegian kontzeptu berriak sartu (fitxa sortu, terminoak sartu, arloa zehaztu, definizioa idatzi).
- Argitaratuta dagoen kontzeptu baten informazio terminologikoa editatu: terminoak gehitu, definizioak hobetu eta osatu, irudiak igo.
- Artikulu entziklopediko berria idatzi.
- Iruzkinak edo proposamenak egin
- Komunitateko kideei edukiak sortzea proposatu: kontzeptu bat hiztegian sartzea, artikulu entziklopedikoa idaztea.
- Artikulu entziklopediko baten egileari iruzkinak edo aldaketa-proposamenak bidali, egileak azter ditzan.
- ZTHren edukiak eta kalitatea hobetzeko iruzkinak eta proposamenak egin, sarrera edo artikulu jakin baten ingurukoak zein orokorrak.
Lan horiek nola egin zehatz jakiteko, Laguntza atalera jo dezakezu.
Edukiak eta hizkuntza kalitatekoak eta fidagarriak izan daitezen, zaindu egiten dira Interneten argitaratu aurretik. Irakur itzazu ZTHren kalitate-irizpideak.
Icons made by Freepik from www.flaticon.com is licensed by CC BY 3.0