Lege oharra
Edukien jabetza
Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoarenren (ZTH) edukiak, besterik adierazi ezean, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
Artikulugileek aukera dute beren artikuluak bestelako lizentzia baten mende argitaratzeko; esaterako, Aitortu-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa edo Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa
Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzen du Elhuyar Fundazioak.
Fitxategiaren erantzulea Elhuyar Fundazioa bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Elhuyar Fundazioaren fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekin komunikazioa bideratzeko. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratuko dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko ditugu.
Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Elhuyar Fundazioa ez den hirugarrenei. Elhuyar Fundazioak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.
Erabiltzaileak baimena ematen dio Elhuyar Fundazioari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak; horretarako, eskaera bat bidali behar du datuensegurtasuna@elhuyar.com helbidera.
Webgunea erabiltzeko baldintzak
Webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. ZTHn edizio-lanak egiteko erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, horiek arduraz erabili beharko ditu eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailez modu egokian baliatu ahal dadin.
Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, “Edukien jabetza” atalean zehaztu diren lizentziek ahalbidetzen dituzten erabiletara mugatuz.