Nor gara?
Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoaren (ZTH) gune kolaboratibo honetan hainbat pertsonak eta erakundek hartzen dute parte, eta Elhuyar Fundazioko Hizkuntza eta Teknologia unitateak koordinatzen du.
Proiektuaren abiaburuan, 2009an argitaratutako lana dago (ZTH09), hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunek Elhuyar Fundazioarekin lankidetzan osatua, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Laboral Kutxaren laguntzari esker. Hemen duzu ZTH09ko lantaldea.
ZTH egitasmo irekia da, eta nahi duen orok har dezake parte:
- Irakasleak, ikasleak
- Ikertzaileak, teknikariak, produkzio- eta zerbitzu-sektoreetako profesionalak
- Itzultzaileak, kazetariak, idazleak
- Zientzia eta Teknologian jakin-mina duten pertsonak
Edukiak sortu eta editatzeko, ZTHkide izan behar da. Izena eman, eta berehala has zaitezke ZTHn edukiak sortzen eta argitaratzen.