tentsio
- 1. Fis.
- sin. potentzial-diferentzia
Eremu elektriko bateko bi punturen artean karga elektrikoaren unitate positiboa garraiatzeko egin behar den lana. Zirkuitu elektriko batean, bi punturen potentzial elektrikoen arteko kendura da. Potentzial-diferentzia magnitude absolutua da.
- 2. Fis.
- 3. Fis./Mater.
- sin. esfortzu, esfortzu unitario, tentsio unitario
Kanpoko indarrek material baten barnean azalera-unitateko eragiten duten erreakzio-indarra. Indarrek solidoari eragiten diotenaren arabera, trakzio-, konpresio-, flexio-, bihurdura- eta zizailadura-esfortzuak definitzen dira.
- sinb. σ
- en stress, unit stress
- es tensión, esfuerzo, esfuerzo unitario
- fr effort, contrainte
- 4. Fisiol.
- sin. arteria-presio, presio arterial
Odolak arteria-pareten kontra egiten duen presioa. Presio horretan eragina dute ezker-bentrikuluaren uzkurtzeak, arteriolen eta kapilarren erresistentziak, arteria-pareten elastikotasunak eta odolaren biskositateak eta bolumenak.