hortz

1. Anat.

Gizakian eta ornodun askoren barailen ertzean ezarritako pieza gogor eta zurixketako bakoitza, murtxikatzeko, harrapatzeko eta eraso zein defentsarako balio duena.

Hortza
Hortza

2. Bot.

Landareetan, hostoen eta beste organo lauen ertzetako irtengune txiki eta estua.


3. Teknol.

Engranajeek kanpoaldean zizelkatuak dituzten kosketako bakoitza.


4. Teknol. Mek.

Tornu- edo ebakitzeko erremintetan, atal ebakitzaile edo aktibo diren irtengunetako bakoitza.


5. Zool.

Ornogabeetan, aho inguruko irtengune gogorretako bakoitza.