esfortzu

1. Fis./Mater.
sin. tentsio, esfortzu unitario, tentsio unitario

Kanpoko indarrek material baten barnean azalera-unitateko eragiten duten erreakzio-indarra. Indarrek solidoari eragiten diotenaren arabera, trakzio-, konpresio-, flexio-, bihurdura- eta zizailadura-esfortzuak definitzen dira.

Esfortzu- edo tentsio-mota nagusiak
Esfortzu- edo tentsio-mota nagusiak

2. Geol.

Arroka baten azalera-unitateko gainazalean aritzen den modulu bereko eta kontrako noranzkoko indar-parea. Beste era batera esanda, material bat deformatzera daraman indar-multzoa. Esfortzuaren unitatea (SI) Pascala (Pa) (1 Pa = 1 Nm-2) da. Esfortzuak bektoreen propietateak dituenez, gainazal batean aritzen den edozein motatako indarra esfortzu normalean (s) (gainazalarekiko perpendikularra) eta zizailazko esfortzuan (t) (gainazalarekiko paraleloa) deskonposa daiteke.