berotegi-efektu

1. Ingur./Meteorol.

Atmosferako gasek, batez ere ur-lurruna eta karbono dioxidoa, Lurrak igortzen duen erradiazio infragorriaren parte bat xurgatzea eta horren ondorioz berotzea.

Berotegi-efektuaren mekanismoa
Berotegi-efektuaren mekanismoa

1. Ingur./Meteorol.
Atmosferako gasek, batez ere ur-lurruna eta karbono dioxidoa, Lurrak igortzen duen erradiazio infragorriaren parte bat xurgatzea eta horren ondorioz berotzea.

Berotegi-efektua Edit

Egilea: Elhuyar

BEROTEGI-EFEKTUA

Berotegi-efektuaren funtsa hau da: Lurrak heltzen zaion eguzki-erradiazioaren parte bat xurgatzen du eta gero berriz igortzen, uhin-luzera handiagoko erradiazio gisa igorri ere, hau da, izpi infragorri gisa. Atmosferan dauden gas batzuek erradiazio horren parte bat xurgatzen dute, eta ez diote atmosferatik kanpora irteten uzten. Gasek xurgatzen duten erradiazioa infragorria denez, berotu egiten dira eta, horren ondorioz, erradiazio infragorria igortzen dute berriz lurrerantz. Atmosfera, ondorioz, berotu egiten da. Gas horiei berotegi-efektuko gas deritze, eta garrantzi handia izan dute Lurrean bizia sortu dadin, eta iraun dezan, zeren, ez baleude, Lurraren batez besteko tenperatura 30 °C txikiagoa bailitzateke, bizia eragotziko luketen kondizioak alegia.

grafikoak1

Berotegi-efektuaren mekanismoa (iturria: EVE-EEEren Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa)

Hauek dira Lurraren atmosferako berotegi-gas nagusiak: karbono dioxidoa, ur-lurruna, ozonoa, metanoa, oxido nitrosoa, klorofluorokarburoak, hidrofluorokarburoak, perfluorokarburoak eta sulfuro hexafluoruroak. Gas horiek guztiek ez dute berotegi-efektua neurri berean eragiten. Batetik, ez dutelako erradiazioa xurgatzeko eta igortzeko ahalmen bera; bestetik, atmosferan kontzentrazio desberdina dutelako.

Bestetik, giza jardueraren ondorioz, gero eta berotegi-gas gehiago dago atmosferan. Gaur egun, hainbat datu-bilketak argi erakutsi dute karbono dioxidoaren kontzentrazioa handitzen ari dela. Igoera horretan giza jarduerak eragin handia izan duela gutxik jartzen dute zalantzan. Igoera horrek berekin ekar litzakeen, edo dagoeneko ekartzen ari den, ondorioen artean, berotze globala eta ondoriozko klima-aldaketa aipatu ohi dira ia beti. Eta karbono dioxidoaren emisioen iturri nagusia erregai fosilen errekuntza da. Emisio horiek murriztea da berotze-globalari aurre egiteko proposatu diren neurrien artean nagusia (klima-aldaketa).

Berotegi-efektuko gasen parametroak

grafikoak2