tensión

2. Fis.

Gorputz bat luzatzen diharduten kanpoko indarrei kontrajartzen zaizkien indar elastikoen batura den indarra.


3. Fis./Mater.
sin. esfuerzo, esfuerzo unitario

Kanpoko indarrek material baten barnean azalera-unitateko eragiten duten erreakzio-indarra. Indarrek solidoari eragiten diotenaren arabera, trakzio-, konpresio-, flexio-, bihurdura- eta zizailadura-esfortzuak definitzen dira.

Esfortzu- edo tentsio-mota nagusiak
Esfortzu- edo tentsio-mota nagusiak

4. Fisiol.
sin. presión arterial

Odolak arteria-pareten kontra egiten duen presioa. Presio horretan eragina dute ezker-bentrikuluaren uzkurtzeak, arteriolen eta kapilarren erresistentziak, arteria-pareten elastikotasunak eta odolaren biskositateak eta bolumenak.