meiosis

1. Biol.

Ondare genetiko diploidedun zelula ametatik zelula ume haploideak sortzeko gertatzen den zelula-zatiketa mota.

Zelula diploidearen lehenengo zatiketa meiotikoko profase luzean, leptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, pilotenoa eta diakinesia gertatzen dira. Leptotenoan, nukleoaren tamaina handitu egingo da eta kromosomak ikusgarriak egingo dira. Zigotenoan, kromosoma homologoak parekatu egingo dira konplexu sinaptonemikoan. Pakitenoan, sinapsia osoturik egongo da eta birkonbinazio genetikoaren unea izango da, ondoren, diplotenoan zehar, konplexu sinaptonemikoa desegin egingo baita eta kromosoma homologoak banatzen hasiko baitira. Diakinesian, zentrioloen poloetarako migrazioa, mintz nuklearraren desagerpena eta kromosomen erabateko kondentsazioa gertatuko dira. Lehenengo profasea amaituta, lehenengo zatiketa meiotikoko prometafase, metafase, anafase eta telofasearen ondorioz, bi kromatida ahizpaz eratutako bi zelula ume sortuko dira; bigarren zatiketa meiotikoan, berriz, zatiketa mitotikoaren parekoa den zatiketan, lau zelula haploide eratuko dira, profase arin batekin hasiko den prozesua
Zelula diploidearen lehenengo zatiketa meiotikoko profase luzean, leptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, pilotenoa eta diakinesia gertatzen dira. Leptotenoan, nukleoaren tamaina handitu egingo da eta kromosomak ikusgarriak egingo ...

1. Biol.
Ondare genetiko diploidedun zelula ametatik zelula ume haploideak sortzeko gertatzen den zelula-zatiketa mota.

Meiosia Edit

Egilea: Eider Bilbao

MEIOSIA

Ugalketa-prozesuetan espezializaturik dauden zelulak, gametoak, sortzeko gertatzen den zatiketa zelular berezia da meiosia, non dotazio genetiko diploidedun zeluletatik abiatuz zelula haploideak sortzen diren. Prozesu honetan, bi zatiketa zelular gertatzen dira, eta, ondorioz, zelula amaren kromosoma-kopuruaren erdia duten eta zelula amaren dotazio genetikoarekiko ezberdinak diren zelulak eratzen dira. Zatiketa erredukzionista honen ondorioz, organismo eratu berrietan kromosoma-kopurua bere horretan mantentzen da belaunaldiz belaunaldi eta izaki bizidunen aniztasun genetikoa areagotzen da.

Zatiketa meiotiko bakoitzak lau fase ditu: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea. Lehen zatiketa zelularreko profasean, kromosoma homologoak parekatu egiten dira eta ahizpak ez diren kromatiden artean birkonbinazio genetikoa gertatzen da, eta kromosoma homologoetako bakoitza konplexu sinaptonemikoa deitzen den egitura berezi batean antolatzen da. Oro har, organismo guztietan, birkonbinazioa DNA konplexu sinaptonemikoan mantentzen den bitartean osatzen da. Lehenengo mitosiaren profasea klasikoki bost fasetan banatzen da, konplexu sinaptonemikoaren antolaketak eta desantolaketak markatuta: leptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, diplotenoa eta diakinesia. Leptotenoan, nukleoaren tamaina handitu egingo da eta kromosomak ikusgarriak egingo dira. Zigotenoan, kromosoma homologoak parekatu egingo dira sinapsia izeneko prozesuan, une honetan konplexu sinaptonemikoa eratuko da, hots, kromosoma homologoen lerrokatzea eta birkonbinazioa bermatuko dituen konplexu proteikoa eratuko da kromatida ahizpa bien artean. Pakitenoan, sinapsia osoturik dago eta kromosoma homologoen parekatzea amaitzen da. Fase honetan zehar, birkonbinazio genetikoa edo crossing over- a gertatzen da eta aurreko faseak baino luzeagoa izatera hel daiteke. Kromosoma-pare bakoitzak bibalente edo tetrada izena hartzen du. Birkonbinazio genetikoa konplexu sinaptonemikoen birkonbinazio-noduluetan gertatuko da. Diplotenoan zehar, konplexu sinaptonemikoa desegin egingo da eta kromosoma homologoak banatzen hasiko dira. Une honetan, elkar-gurutzamendua gertatu den guneetan bakarrik daude lotuta kromosoma homologo horiek, eta kiasma izeneko egiturak eratzen dituzte. Diakinesian, mitosiaren profase berantiarrean ikusten diren aldaketa morfologiko berdinak identifikatzen dira, hala nola, zentrioloen poloetarako migrazioa, mintz nuklearraren desagerpena eta kromosomen erabateko kondentsazioa. I prometafasean, kromosomen kondentsazioa erabatekoa da, mintz nuklearra desagertu egingo da eta eho-ardatzeko mikrotubuluak zinetokoroekin elkartzen dira. Ondorengo metafasean, tetradak plano ekuatorialean kokatuko dira eta anafasean zehar, kontrako zinetokoroak dagokien planoetara erakarriko dira, bibalente bakoitza eratzen duten kromosoma homologoak banatu eta kontrako norabidean mugiaraziz. Telofasean, kromosomak dagokien poloetara helduko dira eta hauek inguratuko dituzten mintz nuklearrak eratuko dira. Zitoplasmaren banaketa emango da ondoren, kromosoma-kopuru haploidez, baina bi kromatida ahizpaz eratutako bi zelula ume sortuz. Ondoren, zatiketa mitotikoen parekoa den bigarren zatiketa meiotikoa gertatuko da, baina oraingoan DNA ez da aldez aurretik bikoiztuko eta, beraz, profase arin batekin hasiko da. Bukaeran, lau zelula haploide lortuko dira.

grafikoak1