Irudia: 028000_artik-img1.jpg
| Izena | 028000_artik-img1.jpg |
| Oina | Zelula diploidearen lehenengo zatiketa meiotikoko profase luzean, leptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, pilotenoa eta diakinesia gertatzen dira. Leptotenoan, nukleoaren tamaina handitu egingo da eta kromosomak ikusgarriak egingo dira. Zigotenoan, kromosoma homologoak parekatu egingo dira konplexu sinaptonemikoan. Pakitenoan, sinapsia osoturik egongo da eta birkonbinazio genetikoaren unea izango da, ondoren, diplotenoan zehar, konplexu sinaptonemikoa desegin egingo baita eta kromosoma homologoak banatzen hasiko baitira. Diakinesian, zentrioloen poloetarako migrazioa, mintz nuklearraren desagerpena eta kromosomen erabateko kondentsazioa gertatuko dira. Lehenengo profasea amaituta, lehenengo zatiketa meiotikoko prometafase, metafase, anafase eta telofasearen ondorioz, bi kromatida ahizpaz eratutako bi zelula ume sortuko dira; bigarren zatiketa meiotikoan, berriz, zatiketa mitotikoaren parekoa den zatiketan, lau zelula haploide eratuko dira, profase arin batekin hasiko den prozesua |
| Jatorrizko URLa | |
| Egilea | Elhuyar Fundazioa |
| Deskribapena | |
| Tamaina | 1280px x 798px |
| Pisua | 135493 byte |
| Formatua | jpg |
| Lizentzia | CC BY-SA 4.0 |