stress

1. Biol.

Organismo osoaren aurkako eraso batek (traumak, hotzak, gehiegizko lanak, kezkak edo emozioak eta abarrek) eragindako asaldu eta erantzun fisiko eta psikikoen multzoa, delako organismoa gaixotzeko zorian jartzen duena.


2. Fis./Mater.
sin. unit stress

Kanpoko indarrek material baten barnean azalera-unitateko eragiten duten erreakzio-indarra. Indarrek solidoari eragiten diotenaren arabera, trakzio-, konpresio-, flexio-, bihurdura- eta zizailadura-esfortzuak definitzen dira.

Esfortzu- edo tentsio-mota nagusiak
Esfortzu- edo tentsio-mota nagusiak

3. Geol.

Arroka baten azalera-unitateko gainazalean aritzen den modulu bereko eta kontrako noranzkoko indar-parea. Beste era batera esanda, material bat deformatzera daraman indar-multzoa. Esfortzuaren unitatea (SI) Pascala (Pa) (1 Pa = 1 Nm-2) da. Esfortzuak bektoreen propietateak dituenez, gainazal batean aritzen den edozein motatako indarra esfortzu normalean (s) (gainazalarekiko perpendikularra) eta zizailazko esfortzuan (t) (gainazalarekiko paraleloa) deskonposa daiteke.