mineralogy

1. Geol.

Mineralen azterketaz (eraketaz, agerpenaz, ezaugarriez, osaeraz eta sailkapenaz) arduratzen den geologiaren esparrua.

1. Geol.
Mineralen azterketaz (eraketaz, agerpenaz, ezaugarriez, osaeraz eta sailkapenaz) arduratzen den geologiaren esparrua.

Mineralogia Edit

Egilea: Elhuyar

MINERALOGIA

Hiru atal nagusitan banatzen da mineralen ezaugarrien azterketa: mineralogia kimikoa, mineralogia fisikoa eta kristalografia. Bestalde, mineralogia deskriptibo deritzo mineral bakoitzaren ezaugarriak eta sailkapena, non eta nola agertzen diren eta horien erabilera aztertzen dituen alorrari. Ezaugarri kimikoen, fisikoen eta kristalografikoen araberako identifikazioari, berriz, mineralogia determinatzaile deritzo.

Mineralogia fisikoa

Mineralogia fisikoak mineralen ezaugarri fisikoak aztertzen ditu. Ezaugarri gehienak begiz edo proba sinpleak eginez azter daitezke, eta guztiak ezinbestekoak dira mineralak identifikatzeko. Hauek dira aztertzen diren ezaugarri nagusiak: kolorea, haustura, hautsa, klibajea, gogortasuna, distira eta grabitate espezifikoa.

Mineralogia kimikoa

Mineralak identifikatzeko eta bereizteko ezaugarririk garrantzitsuena osaera kimikoa da. Mineralen analisi kimikoa egiteko, metodo kualitatibo eta kuantitatibo estandarrak erabiltzen dira. Mineralen osaera kimikoaren araberako sailkapena zurruna ez bada ere, mineral gehienak talde hauetako batean sartzen dira:

  • Elementuak: urrea, grafitoa, diamantea eta sufrea, esaterako, konbinatu gabe ager daitezke mineraletan.

  • Sulfuroak: sufrearekin konbinatutako metalez eratutako mineralak.

  • Sufre-gatzak: sufrearekin konbinatutako beruna, kobrea eta zilarra, beste hauetako batekin batera, antimonioa, artsenikoa eta bismutoa.

  • Oxidoak: oxigenoarekin konbinatutako metalez eratutako mineralak. Ura edo hidroxilo taldea duten mineral oxidoak.

  • Haluroak: metalak kloroarekin, fluorrarekin, bromoarekin edo iodoarekin konbinatuta.

  • Karbonatoak: karbonato talde bat duten mineralak.

  • Fosfatoak: fosfato talde bat duten mineralak.

  • Sulfatoak: sulfato talde bat duten mineralak.

  • Silikatoak: silizearekin eta oxigenoarekin batera konbinatutako elementuak dituzten mineralak. Talde hori da mineral-mota gehien dituena, eta lurrazaleko arroken osagai arruntena (silikato).

Kristalografia

Mineral gehienak kristal-forman agertzen dira formaziorako kondizioak egokiak direnean. Kristalografian, kristal horien hazkuntza, forma eta ezaugarri geometrikoak aztertzen dira.

Kristaletan atomoak modu jakin batean antolatzen dira. Atomoen arteko loturak mota batekoak baino gehiagokoak direnez, gerta daiteke osaera kimiko bera izan duen mineralak, antolamendu ezberdina izatea, eta, beraz, kristal ezberdina sortzea. Atomoen antolamendu bakoitzak ezaugarri kimiko eta fisiko jakinak ematen dizkio mineralari.

Kristalak simetriaren arabera sailkatzen dira, eta sei klase nagusi daude: isometrikoa (kubikoa), hexagonala, tetragonala, ortorronbikoa, monoklinikoa eta triklinikoa.