silikato

2. Miner.

SiO4 talde anionikoa duten mineralen klasea. SiO4 taldean oxigeno-partikulek silizioa inguratzen dute, eta tetraedro bat osatzen dute. Oinarrizko unitate tetraedriko horiek elkarren artean lotzeko gaitasuna dute, erpineko oxigenoak partekatuz. Hala, zenbait silikato-mota eratzen dira.

Silikatoaren oinarrizko egitura-unitatea
Silikatoaren oinarrizko egitura-unitatea

2. Miner.
SiO4 talde anionikoa duten mineralen klasea. SiO4 taldean oxigeno-partikulek silizioa inguratzen dute, eta tetraedro bat osatzen dute. Oinarrizko unitate tetraedriko horiek elkarren artean lotzeko gaitasuna dute, erpineko oxigenoak partekatuz. Hala, zenbait silikato-mota eratzen dira.

Silikatoa Edit

Egilea: Maria Cruz Zuluaga

SILIKATOA

Silikato guztien oinarrizko egitura-unitatea tetraedro poliedro baten erpinetan kokatuta dauden lau oxigenok eta erdian dagoen silizioak osatzen dute (SiO4). Beste elementuak tetraedro horiek lotuz kokatzen dira.

grafikoak1

Silikatoaren oinarrizko egitura-unitatea

Siliziozko tetraedro batek erpinetako oxigeno bat edo gehiago parteka dezake beste batzuekin, eta, hala, silikatoen taldeak sortu:

  • Nesosilikatoak: siliziozko tetraedroak elkarrengandik isolatuta daude. Antolaketa hori dute olibinoak (tenperatura altuko arroka igneoetakoak), granateak (arroka metamorfikoetakoak), zirkoiak, aluminosilikatoak (aluminiotan aberatsak diren arroka metamorfikoetakoak) eta beste batzuek.

grafikoak2

Nesosilikatoak: olibinoa

  • Sorosilikatoak: siliziozko tetraedroak binaka lotuta daude. Talde honetako 70 mineral ezagutzen dira, baina gehienak arraroak dira. Epidota da mineral garrantzitsuena.

grafikoak3

Sorosilikatoak: ezkerrean, epidota; eskuinean, egituraren zati bat, siliziozko tetraedroak binaka ikusten direla

  • Ziklosilikatoak: siliziozko tetraedroz egindako eraztunez osaturik daude. Hiru konfiguraziotako eraztunak daude, hiru tetraedrokoak, laukoak eta seikoak. Baina sei tetraedroko eraztuna da konfigurazio arruntena. Beriloa eta turmalina dira mineral garrantzitsuenak. Beriloa mineral alokromatikoa da, hau da, hainbat koloretan azaltzen da, eta aldaera gehienak harribitxiak dira. Ezagunenak berdea —esmeralda—, eta urdin argia —akuamarina— dira, eta bereziagoak, gutxiagotan agertzen direnak, arrosa-kolorekoa, horia eta kolorgea. Turmalina berez beltza da, baina, beriloaren antzera, kolorearen arabera (oliba-berdea, arrosatik gorrira eta urdina), erdibitxi bihurtzen da.

grafikoak4

Ziklosilikatoak: beriloa

  • Inosilikatoak: siliziozko tetraedroak kateak osatuz elkartzen dira. Kateak bakunak direnean, piroxenoen taldea eratzen dute, eta, bikoitzak direnean, anfibolen taldea. Bi talde horietako mineralak ugaritasunean bigarrenak dira; beraz, arroka-eratzaile garrantzitsuak dira. Taldeen artean, kristalografian, antzekotasun asko daude propietate fisiko eta kimikoetan, baina anfibolek (OH) taldeak dituzte, eta, beraz, pisu espezifiko txikiagokoak dira, eta kristalen habitu piroxenoak baino luzeagoak.

grafikoak5

Inosilikatoen kate bakuneko siliziozko tetraedroak

grafikoak6

Inosilikatoak: ezkerrean, piroxenoa; eskuinean, anfibola

  • Filosilikatoak: siliziozko tetraedroak hiru erpin partekatuz eta xaflak eratuz agertzen dira. Xaflen pilaketaren arabera, talde desberdinak sortzen dira. Mineral hauen propietate nagusia esfoliazioa da. Talde honetakoak dira talkoa eta mikak.

grafikoak7

Filosilikatoak: goian, biotita; behean, egituraren zati bat, siliziozko tetraedroak xaflak osatuz ageri direla

  • Tektosilikatoak: siliziozko tetraedro guztiak elkarri lotuta daude, eta egitura trinko bat osatzen dute. Klase honetan, bost talde daude, baina mineral aipagarrienak kuartzoa eta plagioklasak dira. Kuartzoa beiragintzarako eta lenteak egiteko erabiltzen da, eta hondartzetako harean agertzen da. Silexa (Harri Aroko tresnak egiteko oso baliotsua) eta agatak kuartzoaren aldaerak dira. Plagioklasak interesgarriak dira lurrazaleko mineral ugarienak direlako, eta ia edozein arrokatan agertzen direlako. Sukaldean jartzen diren harrizko gain gehienetan agertzen dira.

grafikoak8

Tektosilikatoak: ezkerrean, kuartzoa; eskuinean, agata