valve
- 1. Bot.
Zenbait landaretan, fruitua, haziak edo kidekoak gordetzen dituen estalki edo bilgarria.
Zulo bat guztiz ala partez itxiz fluido baten emaria sistema baten beharren arabera erregulatzen duen gailua, edo fluidoari eroanbidean barrena noranzko batean bakarrik pasatzen uzten dion gailua.
- 3. Zool.
Lanpernen, zenbait moluskuren eta abarren maskorra eratzen duten piezetako bakoitza.
- 2. Teknol.
- Zulo bat guztiz ala partez itxiz fluido baten emaria sistema baten beharren arabera erregulatzen duen gailua, edo fluidoari eroanbidean barrena noranzko batean bakarrik pasatzen uzten dion gailua.
Balbula Edit
Egilea: Elhuyar
Era askotako balbulak daude, erabilera eta eginkizunen arabera diseinatuak. Errekuntza-motorretako zilindroetan, adibidez, balbulak erabiltzen dira gas erregaiari sarbidea emateko eta ihes-gasei irtenbidea emateko, eta pistoiaren atzera-aurrerako higidurarekin sinkronizatuta itxi eta irekitzen dira, motorraren espeka-ardatzak gobernatuta. Oso erabiliak dira, halaber, segurtasun-balbulak, ontzi batean presiopean dagoen fluidoaren presioa erregulatzeko. Ontzian —lurrun-galdaretan, adibidez— jarritako tapoi bat da, kontrapisu batek edo malguki batek itxita eusten diona. Ontzi barneko presioa arriskutsutzat jotzen den balio jakin batera iristen denean, presioak gainditu egiten du tapoia itxita atxikitzen duen kontrapisuaren edo malgukiaren indarra, eta fluidoari irteten uzten dio. Hala, saihestu egiten da presioak ontzia leherrarazteko arriskua. Presioa bere onera itzultzen denean, balbula itxi egiten da berriro. Horrelakoa da, adibidez, presio-eltzeetako tapa guztietan dagoena. Hodietan erabiltzen diren balbulen mekanismoa txorrotena bezalakoa izaten da. Ohikoenak asentu-balbulak dira, tapoi koniko batez edo plaka zirkular batez osatuak. Balbularen torlojua biraraztean, tapoia fluidoaren noranzko berean higitzen da beraren asentua den zuloa ixten duen arte. Uhate-balbuletan, berriz, fluidoaren norabidearekiko perpendikularrean higitzen den itxigailu batek ixten du fluidoaren bidea. Bola-giltza edo esfera-balbula direlakoetan, asentuak profil esferikoa du, eta hartan doitzen da, malguki batez bultzatuta, esfera bat. Beste aldaera bat badu: esfera zulodun bat ezartzen da fluidoaren eroanbide zilindrikoan, eta bola 90¼ biraraziz lortzen da bidea ixtea: bolaren zuloa eta hodia paraleloak direnean, fluidoa bolako zuloan barrena iragaten da; bolaren zuloa eta hodia perpendikularrak direnean, berriz, fluidoa ezin da iragan, hodiaren paretak itxi egiten baitu bolaren zuloa. Badira fluidoari noranzko bakarrean pasatzen uzten dioten balbula automatikoak ere. Eusteko balbula deritze. Funtzionamendu normalean, irekita daude; dena delakoagatik fluidoaren noranzkoa aldatzen bada, fluidoak arrastatu egiten du balbularen itxigailua asenturaino, eta, horren ondorioz, itxi egiten da bidea. Automatikoak dira, halaber, flotagailu-balbulak: ontzi batean dagoen fluido batean, flotatzen duen bola bat kokatzen da, eta flotagailu hori aldez aurretik ezarritako maila batera iristen denean, flotagailuaren goranzko mugimenduak eraginda, itxi egiten da fluidoaren sarbidea, fluidoak ontzian duen maila berriro jaisten den arte. Komunontziak ur-deskargaz garbitzeko sistemetako ur-biltegietan, adibidez, horrelakoak erabiltzen dira.