2. Mikol.

Iluntzeko joera duen eta esne ugari jariatzen duen onddoa. Fruitu-gorputza tamaina ertainekoa eta laranja-kolorekoa edo argiagoa da, eta geranio-usain nabaria du. Ez da oso kalitate onekoa jateko.

3. Zool.

Bobidoen familiako ugaztun artiodaktilo hausnarkaria, gorputza sendoa eta adarrez hornitutako buru handia dituena. Hanken amaieran bina apatx dituzte, eta hausnarketarako egokitutako hortzeria. Kolorea, errapearen tamaina, gorputzaren forma, larruaren ezaugarriak eta abar arrazaren arabera aldatzen dira. Haragi, esne, larru eta abarrengatik hazten da.