témoin

1. Inform.
sin. cookie, témoin

Erabiltzaile batek webgune batean sartzen den bakoitzean gunearen zerbitzariak haren ordenagailuan gordetzen duen informazio-elementua, erabiltzailea webgunera itzultzen den hurrengoan zerbitzariak berreskuratuko duena.

Cookieen helburua da mekanismo fidagarri bat izatea webguneek nabigazio-egoerari buruzko informazioa gogoratzeko edo erabiltzailearen nabigazio-jarduera erregistratzeko; horiez gain, erabiltzaileak formularioen eremuetan sartu dituen informazioak gogoratzeko ere erabil daitezke.

2. Orok.
sin. groupe témoin, groupe de contrôle

Esperimentu batean, neurtu nahi den aldagaiaren eragina jasaten ez duten banakoen taldea. Saio kliniko batean medikamentu baten eraginkortasuna neurtu nahi denean, medikamentua hartzen ez duten pertsonen taldea da (ezer ematen ez zaielako edo plazeboa hartzen dutelako). Ikerketaren subjektuek ez dakitenean kontrol-taldean dauden ala ez, esperimentu itsua dela esaten da. Subjektu horiek tratatzen dituzten ikertzaileek ere informazio hori ez dutenean, esperimentu itsu bikoitza da.