2. Inform.
sin. type de données

Programazioan, datuek izan dezaketen kategoria, datu horiek har ditzaketen balioei eta horiekin egin daitezkeen eragiketei erreparatuz. Hauek dira datu-motarik ohikoenak: zenbakizkoak, alfanumerikoak (zenbakizkoak eta karaktereak), logikoak edo boolearrak (egiazkoa/faltsua), datak eta abar. Programazio-lengoaien bidez, hainbat datu-mota era daitezke. Datu bati mota bat esleitzen zaionean, eskuarki ezin da tratatu beste mota batekoa izango balitz bezala; esaterako, datu alfanumerikoak ezin dira kalkulatu.