2. Fis.

Erradiazioa ingurune batean zehar osagai monokromatikoen maiztasuna aldatu barik igarotzea.

3. Inform./Telekom.

Seinale, mezu edo bestelako informazio-mota bat ingurune batean barrena (kablea, kable ardazkidea, zuntz optikoa) edo erradiazio elektromagnetikoaren bidez hedatzea.

Transmisio kontzeptuak seinale- edo informazio-bidaltzailea eta hori jaso behar lukeen hartzaile edo hartzaile-multzoa ere hartzen ditu bere baitan.

4. Mikrob.

Mikroorganismo bat infektatutako organismo batetik infektatu gabekora garraiatzeko prozesua.

5. Teknol. Elektr.

Energia elektrikoa produkzio-gunetik banaketa-guneetara tentsio handiko lineetatik garraiatzea.