transit
- 1. Astron.
Zeruko objektu erlatiboki txiki bat behatzailearen eta zeruko beste objektu erlatiboki handiago baten artetik igarotzea, objektu handienaren diskoaren zati oso txikia estaliz. Ezagunak dira Eguzkiaren aurretik gertatzen diren Merkurioren eta Artizarraren trantsituak. Eguzki-sistemaz kanpoko planeta batzuk beren izarraren aurretik iragan zirenean aurkitu ziren.