table
Hegoaldeko polotik gertu dagoen konstelazio txikia eta distira gutxikoa; Magallanesen hodei handiaren zati bat hartzen du bere barnean.
Hegoaldeko polotik gertu dagoen konstelazio txikia eta distira gutxikoa; Magallanesen hodei handiaren zati bat hartzen du bere barnean.
Mota bereko elementu-multzo batek osatutako datu-egitura, non elementu bakoitza bi eremuz osatzen den: gakoa eta informazioa bera. Datu-egitura asoziatiboa dela esaten da, bilaketak gakoaren bidez egiten direlako.
Datu-base batean, datuak antolatzeko modua, zutabez eta errenkadaz osatua. Zutabe bakoitzaren eta errenkada bakoitzaren arteko gurutzaguneari gelaxka esaten zaio, eta horietan jasotzen dira informazioak eta datuen arteko loturak.
Makina askok, hala nola fresatzeko makinak, mekanizatu beharreko pieza bertan finkatu eta erremintetara egokitzeko atala. Plaka horizontal bat izaten da, eta zuloz edo artekaz hornituta egoten da, pieza finkatzen laguntzeko.