solvant

1. Kim.

Beste substantzia batzuk (solutua) disolbatzeko ahalmena duen substantzia, likidoa normalean; disoluzio batean kantitate handienean dagoen osagaia da. Ura da disolbatzaile arruntena, baina alkohola, azetona eta eterra ere erabiltzen dira.

1. Kim.
Beste substantzia batzuk (solutua) disolbatzeko ahalmena duen substantzia, likidoa normalean; disoluzio batean kantitate handienean dagoen osagaia da. Ura da disolbatzaile arruntena, baina alkohola, azetona eta eterra ere erabiltzen dira.

Disolbatzailea Edit

Egilea: Nestor Etxebarria

DISOLBATZAILEA

Disoluzioan kantitate altuenean dagoen espeziea da. Honen egoerak ematen dio disoluzioari dagokion izena: disolbatzailea gasa denean, gas-disoluzioa dugu; likidoa denean, likido-disoluzioa; eta solidoa denean, solido-disoluzioa. Disoluziorik ohikoenak disolbatzaile likidoarekin izaten dira.

Solido batek likidoan disolbatzeko duen joera solido horren partikulen arteko sare-energiaren menpekoa da; sare-energia txikiagoa den heinean, solidoa errazago disolbatuko da. Bestalde, solidoaren partikula horiek disolbatzailearen partikulekin duten elkarrekintzaren arabera solbatatu egingo dira, hots, disolbatzailearen molekulaz inguratuko dira. Disolbatzailea ura denean, prozesu horri hidratazio deritzo. Solido baten disoluziorako disolbatzaile egokia aukeratzeko orduan, “antzekoak antzekoa disolbatzen du” esaldia kontuan izan behar da. Hala, disolbatzaile polar batek konposatu polarrak disolbatuko ditu, eta, alderantziz, disolbatzaile ez-polarrak konposatu ez-polarrak.

Nahaskortasuna likido batek beste batean disolbatzeko duen joera da, eta, kasu horretan ere, polartasuna antzekoa izatea erabakigarria da nahaskortasunaren zenbatekoa jakiteko orduan. Solutua gasa denean, disolbatzailearen eta solutuaren izaera kontuan izateaz gain, garrantzitsua da inguruneko presio osoaren eta disolbatu nahi denaren presio partzialaren balioa jakitea.