simultanéité
- 1. Fis.
Bi gertaera une berean gertatzea. Mekanika ez-erlatibistan, aldiberekotasuna egiazta daiteke, behatzaileak bere denbora-neurgailu edo erlojuaren arabera esan baitezake bi gertaera une berean gertatu diren ala ez. Hala ere, erlatibitatearen teorian frogatu denez, aldiberekotasuna kontzeptu erlatiboa da, erreferentzia-sistemaren abiaduraren mendekoa, eta nabarmena abiadura handiak direnean.