2. Biol.

Obuluaren segmentazioz eratutako zatia.

3. Inform.

Programa-zatia, programa osoa barne-memorian mantendu beharrik gabe exekuta daitekeena.

4. Mat.

Lerro edo gainazal baten zatia, zenbait elementuren arabera mugatua. Hala, kurba baten segmentua, zuzen baten segmentua, esfera-segmentua eta abar bereizten dira.
Kurba lauen kasuan, gainera, korda batek eta arkuak mugatutako eremu lauei ere esaten zaie segmentu. Zirkuluaren kasuan, zirkulu-segmentuaren azalera hau da: A=12r2(θsinθ), θ kordari dagokion angelu zentrala eta r zirkuluaren erradioa izanik.

5. Telekom.

Datu-transmisioan, dokumentu batean posizio jakin bat duten datuen multzoa. Normalean, datuak multzo horretan duten posizio sekuentzialaren bidez identifikatzen dira.

6. Zool.
sin. article

Animalien edo apendize giltzatuen atal bakoitza.

7. Zool.
sin. métamère, somatome, somite

Goi-mailako ornogabeen edo ornodunen gorputza zati daitekeen antzeko segmentu primitiboetako bakoitza. Eskuarki enbrioian argi ikusten dira, eta zenbait ornogaberen (anelidoen) gorputzaren osagaiak dira.