salive
- 1. Med.
Likido likatsu argia; listu-guruinek eta ahoko mukosek jariatzen dute. Listuaren osagaiak dira: ura, muzina, gatz organikoak eta ptialina digestio-entzima. Aho-barrunbea hezetzeko, almidoien digestioa abiarazteko eta elikagaiak murtxikatzen eta irensten laguntzeko balio du.