réfractaire

1. Teknol.

Materialez mintzatuz, tenperatura altuetan eta agente fisiko eta kimikoen eraginpean aldaketarik ez duena. Labeak eraikitzeko eta materialek tenperatura handiak jasatea beharrezkoa den aplikazioetan erabiltzen dira material erregogorrak. Ohikoenak silizez, buztinez edo bauxitaz egindakoak dira. 3.000 °C inguruko tenperaturak jasan behar direnean, karburoak, boruroak eta nitruroak erabiltzen dira.