rugosité
- 1. Teknol.
Azal baten testuraren nolakotasuna eta nolakotasun horren neurria. Azalaren forma idealarekiko dituen desbiderapen bertikalen bidez adierazten da. Zenbat eta handiagoak desbiderapenak, handiagoa da zimurtasuna. Objektu batek bere ingurunearekiko dituen interakzioetan eragin handia du zimurtasunak. Azal zimurrak lehenago higatzen dira, eta marruskadura-koefiziente handiagoa izaten dute azal leunek baino. Zimurtasunaren araberakoa izaten da, askotan, osagai mekanikoen iraupena, azal-irregulartasunek erraztu egiten baitute korrosioa edo pitzadurak agertzea. Hori dela eta, zimurtasuna ahalik eta gehien murriztu nahi izaten da osagai mekanikoen fabrikazioan, baina, oro har, azal baten zimurtasuna zenbat eta txikiagoa izan, hainbat handiagoa izaten da haren fabrikazio-kostua.