progression arithmétique
- 1. Mat.
- sin. suite arithmétique
Ondoz ondoko bi zenbakiren artean kendura beti konstantea (kendura komuna) duen zenbaki-segida. Lehen gaia a izanik, eta kendura komuna d izanik, progresioak forma hau izango du: a, a + d, a + 2d, a + 3d... eta enegarren gaia hau izango da: a + (n − 1)d. Progresio aritmetiko baten lehenengo n gaien batura hau da: , a1 lehenengo gaia, an enegarren gaia eta d kendura komuna izanik. Adibidez, 4, 7, 10, 13, 16 progresio aritmetiko bat da, bost gaiz osatua eta kendura komuna 3 duena (gai bakoitza aurreko gaia gehi 3 da).