primaire

1. Kim.

Hidrokarburo-kate batean, muturreko karbono-atomo bat karbono primarioa da, hau da, soilik beste karbono-atomoa bakar bati lotuta dagoena. Halaber, talde funtzional bat karbono primario batean baldin badago, talde funtzional horri ere primario deritzo, esaterako, alkoholak (RCH2OH). Bestalde, aminak primario deitzen dira baldin eta erradikal bakarra badago nitrogenoarekin lotuta: R-NH2; eta amidak primario deitzen dira baldin eta azilo-talde bakar bat badago nitrogenoarekin lotuta: RCO-NH2.

2. Teknol. Elektr.
sin. enroulement primaire

Kanpoko sare elektrikotik korronte alternoko energia jasotzen duen harilkatua. Transformadoreetan, transformatu beharreko tentsioa ezartzen zaion harilkatua da, eta, laburturik, primario deritzo. Indukzio-motorretan, sareak elikatutako harilkatua da (eskuarki, estatorekoa).