poulie

1. Teknol.

Indarra transmititzeko makina sinplea. Hagun laua, kurbatua edo artekatua duen gurpil bat da, askotan trinkoa, bere ardatzaren inguruan bira daitekeena. Uhal, soka, kable edo kate bat hagunean sartu eta bertan bermatzen da norabidea aldatzeko; hala, sokak, higitzean, gurpila birarazten du. Sokaren mutur batean potentziak eragiten du, eta bestean erresistentziak. Kargak jasotzeko erabiltzen da, eta transmisio-elementu gisa ere bai, makina eta mekanismoen norabidea aldatzeko. Polea finkoak eta polea higikorrak elkartuz osatutako multzoak (polipastoak) zama bat igotzeko egin beharreko indarra murrizteko erabiltzen dira.