pneu
- 1. Autom.
- sin. pneumatique
Kautxuzko hodia, aire konprimatuz betea, ibilgailuen gurpileko hagunean ezartzen dena. Toroide-formakoa da. Ibilgailuaren eta zoruaren arteko lotura gauzatzen du, eta zoruko gorabeherek, koskek, harriek eta abarrek ibilgailuan sortzen dituzten oszilazioak murrizten laguntzen du. Zorua ukitzen duen partean, errodatze-bandan, artekak eta erliebe markatuko marrak egiten dira, zorua bustia dagoenean pneumatikoak ura kanporatu dezan eta zoruari hobeto hel diezaion, irristatu gabe. Pneumatikoak bi osagai izan ditzake: estalkia (kautxuz estalitako altzairuzko arima bat), hagunean presioz itsatsita dagoena, eta aire-ganbera (kautxuzko toru hermetiko bat da, balbula batez hornitua, airez betetzeko), estalkiaren eta hagunaren artean ezartzen dena. Baina ganberarik gabea ere izan daiteke: pneumatikoaren estalkiak barnealdean goma bigun bat du, orduan, hagunarekin barrunbe hermetiko bat osatzen duena, eta balbula baten bidez airez betetzen dena.