pion

1. Fis.
sin. méson pi

Mesoien taldeko partikula-mota. Hiru pioi-mota daude, eta hiruak lehen belaunaldiko quark-antiquark bikoteez osatuak dira (hau da, u eta d quark eta antiquarkez osatuak). Mesoi arinenak dira, eta garrantzia dute interakzio bortitzaren behe-energietako ezaugarriak azaltzeko. Hain zuzen ere, atomo-nukleoaren egonkortasuna protoi eta neutroien arteko pioi-trukearen bidez lortzen da.