piment
- 1. Bot.
Solanazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, lore zuriak eta baia-motako fruitu hutsak ematen dituena. Bere fruitua ustiatzearren landatzen da. Espezie honek barietate asko ditu, minak eta gozoak, hala nola pipermorroa, piper gorria, piper berdea, piperrautsetarako piperra, muturdun piperra, pikillo-piperra, piper txorizeroa edo lukainka-piperra, etab.