pilier
Zutikako euskarri edo egitura erlatiboki mehea, eskuarki adreiluzkoa edo harrizkoa, eraikinen euskarri gisa erabiltzen dena, edo, ezeri eusten ez badio, monumentu gisa erabiltzen dena. Oinplano karratukoa izan ohi da; oinplano zirkularra badu, koloma esan ohi zaio.
Egitura baten euskarri-elementu bertikala (kolomak ez bezala, ez du nahitaez zilindrikoa izan behar, eta ordena klasiko baten proportzioa ere ez du gorde behar).
Sostengu-elementu bertikala, fabrika-obrazkoa, gehienetan ebakidura karratukoa, oinarririk eta kapitelik ez duena eta eraikinaren angeluan altxatu ohi dena. Ostiko deritzo, halaber, horma batean partez edo osorik sartuta dagoen pilareari.