pile
Sostengu-elementu bertikala, fabrika-obrazkoa, gehienetan ebakidura karratukoa, oinarririk eta kapitelik ez duena eta eraikinaren angeluan altxatu ohi dena. Ostiko deritzo, halaber, horma batean partez edo osorik sartuta dagoen pilareari.
Deskargatutakoan berriz ezin karga daitekeen pila elektrokimikoa. Erabilienak pila lehorrak dira, hots, elektrolitoak substantzia batek geldiaraziak dituztenak. Gaur egun, zink-magnesio dioxido motako pila da gehien erabiltzen dena (linterna, jostailu, irrati eta abarretan); hiru motatakoak izan daitezke, Leclanchéren pila, zink klorurozko pila eta pila alkalinoa, eta, haien artean, Leclanchéren pila da erabiliena.