phosphore
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 15 duen elementu kimikoa. Solido ez-metalikoa da, pozoitsua, eta su hartzen du aireak ukitzean.
- sinb. P
- eu fosforo
- en phosphorus
- es fósforo
- 1. Kim.
- Zenbaki atomikoa 15 duen elementu kimikoa. Solido ez-metalikoa da, pozoitsua, eta su hartzen du aireak ukitzean.
Fosforoa Edit
Egilea: Elhuyar
Hiru forma alotropiko ditu: fosforo zuria, fosforo gorria eta fosforo beltza. Fosforo zuria solido zeharrargia da, kolore zuri-horixka duena. Alfa forman egonkorra da tenperatura arruntean, eta beta forman –78 °C-tik beherako tenperaturetan. Fosforo zuria argizariaren antzeko substantzia da, oso toxikoa eta erraz su hartzen duena. Ilunpean airearekin kontaktuan jarriz gero, argi berdexka igortzen du eta ke zuria. Berez har dezake su, eta, hori galarazteko, urez betetako ontzietan gordetzen da. Bonba su-eragileak eta arratoien kontrako botikak prestatzeko erabili ohi da. Fosforo gorria zuria baino egonkorragoa da, eta ontzi itxi batean fosforo zuria 250 °C-an berotuta lor daiteke. Ez da fosforeszentea, eta ez du espontaneoki su hartzen airearekin kontaktuan. Pospolo-buruak eta bala markatzaileak egiteko eta piroteknian erabili ohi da. Fosforo gorria zenbait egunez 300 °C inguruan berotuz gero, fosforo beltza lortzen da. Horixe da forma egonkorrena. Grafitoaren antzeko solido beltza da, zenbait propietate metaliko duena. Merkataritzan, fosfato-forman erabiltzen da fosforo gehiena, batik bat, ongarri, garbiketarako produktu eta hortzetako pastak egiteko.
Fosforoa bioelementu garrantzitsua da (bereziki, azido nukleikoen osagai gisa), eta hezurretako eta hortzetako osagai nagusia da.