perceuse

1. Teknol. Mek.
sin. foreuse, machine à percer

Zuloak egiteko tresna edo makina, eskuz, elektrikoki edo pneumatikoki eragindakoa, abiadura handian biratzen den barauts batez hornitua. Birabarkia eta laztabina eskuzko zulagailuak dira; gaur egun, baina, zulatzeko makina edo zulagailu gehienak mekanikoak dira. Zulagailu batzuk eramangarriak dira: eskuzko zulagailu elektrikoak dira. Motor elektriko txiki bat dute, heldulekua duen bastidore batean sartua. Motorraren ardatzaren muturrean barauts-etxea dago, hiru atzaparrez osatua, 15 mm-rainoko barautsei eusteko atondua. Lantegietako zulatzeko makina finkoak makina-erremintak dira. Zutabe batean muntatu ohi dira, bertikalean, piezari eusteko prestatutako bankada baten gainean ezarriak. Motor elektriko batek biraketa-higidura eragiten dio barautsari, eta barauts-etxea gora eta behera ere higitzen da barautsa piezan sartuz joateko (aitzinapena) eta, gero, barautsa piezatik ateratzeko. Erremintaren aitzinapena eskuzkoa nahiz automatikoa izan daiteke. Badira zulatzeko makina horizontalak ere; barauts-etxea orga batean ezarrita dago, eta orgak gauzatzen du aitzinapena. Barauts luzeekin erabiltzen dira, zulo sakonak egiteko, hala nola su-armetako kanoiak zulatzeko.