palourde

1. Zool.

Veneridae familiako bibalbioa. 7,5 cm-rainoko oskola izan dezake, eta kolore zurixka edo horixka izaten du. Hondo hareatsu garbietan edo lohitsuetan bizi ohi da, 15-30 cm-ko sakoneran. Ingurumenaren kalitatearen bioadierazle gisa erabilitzen da. Txirla preziatuenetako bat da sukaldaritzan. Ipar Atlantikoaren ekialdeko itsabazterretan eta Mediterraneoan bizi da, eta batez ere Portugal, Espainia eta Frantzian jaso eta kultibatzen da.