2. Geol.

Zamalkaduretan bereiz daitekeen ataletako bat. Zamalkadura-planoa geruzapenarekiko paralelo kokatuta dago, eta jatorriz zamalkaduraren mugimendua horizontaletik gertu egon dela adierazten du.

3. Teknol.
sin. coussinet

Ardatz bati edo ardatz-mutur bati eusteko pieza zilindriko barnehutsa, ardatzari oso marruskadura txikiarekin biratzen edo oszilatzen uzten diona. Kojinetearen eta ardatzaren gainazalak ez daude kontaktuan: bien artean lubrifikatzaile baten film mehe bat dago, kojinetearen barneko azalean dauden arteka batzuetatik irteten dena. Arteka horiek koipeztagailuarekin lotuta daude koipeztatzeko zuloaren bidez. Lubrifikatzaile-geruza desagertuko balitz, marruskadura handitu egingo litzateke, eta kojinetea eta ardatza berotu eta deformatu egingo lirateke. Badira kojinete autolubrifikatzaileak ere, koipeztatu beharrik ez dutenak; etxetresna elektriko txikietan erabiltzen dira.