or

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 79 duen elementu kimikoa.

Urrea
Urrea

2. Metal.

Urre puruari beste metal batzuk (zilarra, kobrea, nikela, zinka, etab.) elkartuz lortzen den aleazioa, bitxigintzan eta odontologian erabilia.


1. Kim.
Zenbaki atomikoa 79 duen elementu kimikoa.

Urrea Edit

Egilea: Elhuyar

URREA

Metal noble eta preziatua da, kolore hori distiratsukoa. Metal harikor eta xaflakorrena da (1/10.000 mm-ko orriak lor daitezke). 1.064 °C-an urtzen da, eta 2.807 °C-an irakiten du. Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da. Oso biguna da, eta zenbait lanetarako beste metal batzuekin (kobre eta zilarrarekin batik bat) aleatu behar izaten da. Aleazioetako urre-edukia kilatetan adierazten da. Urak eta aireak ez diote erasotzen, ezta azido isolatuek ere; kloroak eta bromoak, ordea, erasan egiten diote eta merkuriotan disolbatu egiten da (amalgama).

Urrea haitzetako zainetatik edo urre-alubioietatik ateratzen da. Amalgamazio eta zianurazioaren bitartez, lortutako urrearen purutasuna hobetu egiten da eta nahasirik izan ohi duen zilarra elektrolisiaren bitartez kentzen zaio.

Urrearen truke-balioa dela eta, gehiena bankuetako erreserbetan dago, lingote-, barra- edo txanpon-forman. Gainerakoa bitxigintzan, odontologian eta industrian erabiltzen da nagusiki.