opale
- 1. Miner.
SiO2·nH2O, mineral amorfoa. Duen ur-portzentajea aldakorra da, eta % 20raino hel daiteke. Nahiko tenperatura baxuetan sortzen dira edozein arroka-motatako arrakaletan, baina gehienak lohi-harrietan, hareharrietan, erriolitetan eta basaltoetan aurkitzen dira. Barietate asko ditu, eta batzuk oso preziatuak dira bitxigintzan.