2. Bot.

Fruitu mamitsuen hazia babesten duen azal gogor eta trinkoa.

3. Fis./Kim.

Atomoaren erdiko gunea, karga elektriko positiboa eta atomoaren masaren zati handiena duena. Protoiez eta, hidrogeno-isotopo bakunenean izan ezik, neutroiez osatua dago. Nukleoa osatzen duten partikulak elkarrekintza bortitzaren ondorioz daude elkarri atxikirik. Nukleoaren osagaiak banantzeko behar den energiari lotura-energia deritzo. Nukleoaren egitura aldatzen den prozesuari erreakzio nuklear deritzo. Nukleoak batu eta handiago bat eratzen denean, fusio-erreakzioa da. Bitan zatitzen denean, fisioa. Erradiazioa igorri eta nukleo txikiagoa eratzen denean, desintegrazio erradioaktiboa.

4. Geol.

Lurraren erdiko aldea, mantuaren azpikoa eta 2.900 km-ko sakoneratik behera hedatzen dena.

5. Inform.

Sistema eragilearen edo programa baten zati nagusia, denbora guztian memoria nagusian dagoena eta ordenagailuak ongi funtziona dezan ezinbestekoak diren atazak exekutatzen dituena.

6. Mat.

Aplikazioez mintzatuz, A eta B egituren arteko ƒ homomorfismo bat emanik, iruditzat 0 (elementu neutroa) duten A multzoaren elementuek osatzen duten multzoa; Ker(ƒ) idazten da.

7. Metal.

Galdaketaz egiten diren piezek sakonuneak edo zuloak izan behar baldin badituzte, hauek ateratzeko moldean ipini behar den pieza.

8. Ozean.

Ozeanoko geruza baten propietateek (tenperatura, gazitasuna, dentsitatea...) muturreko balioak hartzen dituzten eremua.

9. Teknol.

Bi pieza edo gehiagoz osaturiko sistemetan, eme deritzon beste baten barnean sartzen den pieza. Adibidez, torlojua pieza arra da, eta azkoina emea.