norme
- 1. Mat.
Bektore-espazioetan definitzen den ∥·∥ aplikazioa, ∥·∥:E→R, eta baldintza hauek betetzen dituena: elementu baten norma 0 da baldin eta soilik baldin elementua bektore nulua edo elementu neutroa bada; bektore baten eta eskalar baten arteko biderkaduraren norma eskalarraren balio absolutua (edo modulua) bider bektorearen norma da; bi bektoreren arteko baturaren norma bektoreen normen arteko batura baino txikiagoa edo berdina da. Alegia, baldintza hauek betetzen dituena: ∥x∥=0⇔x=θ, ∥λx∥=∣λ∣∥x∥ eta ∥x+y∥≤∥x∥+∥y∥.