moyenne
- 1. Estat./Mat.
- sin. moyenne arithmétique
Datu-sorta numeriko baten isla laburtzat hartzen den joera zentraleko neurria da. Datu guztien batura zati datu-kopurua eginda kalkulatzen da. Adibidez, −1, 5 eta 8 zenbakien batezbesteko aritmetikoa 4 da: ([−1] + 5 + 8) / 3 = 4. Batezbesteko orokortuaren kasu berezia da batezbesteko aritmetikoa, non m=1 baita. Haren balioari berdin eragiten diote sortako datu guztiek, eta horien artean elementu arraroak edo bitxiak ere biltzen dira. Oso banaketa asimetrikoen kasuan, batezbestekoak ez du zertan erdiko balioekin bat etorri.