2. Zool.

Bina hanka-parez hornitutako segmentu bikoitz ugariz osatuta dagoen gorputza eta guztira 200 hanka-pare inguru duten artropodoen izen arrunta. Milimetro gutxi batzuetatik 3 cm-rainoko tamaina dute, mundu osoan zehar hedatuta daude eta landare bizi edo eroriz, animalia txikiz edo lurzoruan dauden partikulaz elikatzen dira. Diplopoda klasea osatzen dute.