micro-ondes
- 1. Elektron.
- sin. four à micro-ondes
Janariak berotu edo prestatzeko mikrouhinez baliatzen den sukalde-tresna. Ate batez ixten den labe-modukoa da. Baliatzen den funtsezko fenomenoa berotze dielektrikoa da (material dielektriko bat eremu elektriko aldakor baten eraginpean jartzen denean, energia elektrikoaren parte bat bero bihurtzen da: galera dielektrikoa). Elikagaietako urari eta bestelako molekula polarrei eragiten die mikrouhin-erradiazioen eremu elektromagnetikoak, eta galera dielektrikoa dipolo elektrikoen errotazioan disipatzen den bero-energia da.
- 2. Fis.
1 eta 10-3 m bitarteko uhin-luzera duen erradiazio elektromagnetikoa, 1 GHz eta 1 THz bitarteko maiztasunekoa, espektro elektromagnetikoan irrati-uhinen eta erradiazio infragorriaren artekoa dena.
- eu mikrouhinak
- en microwaves
- es microondas
- 2. Fis.
- 1 eta 10-3 m bitarteko uhin-luzera duen erradiazio elektromagnetikoa, 1 GHz eta 1 THz bitarteko maiztasunekoa, espektro elektromagnetikoan irrati-uhinen eta erradiazio infragorriaren artekoa dena.
Mikrouhinak Edit
Egilea: Gotzon Aldabaldetreku, Gaizka Durana
Mikrouhinek aplikazio ugari dute gizartean. Adibidez, estazio lurtarren eta sateliteen artean telebista- eta irrati-seinaleak zein datuak garraiatzen dituzten eramaileak mikrouhinak dira nagusiki. Radar-seinaleak, bestalde, mikrouhin-pultsu laburrak dira, eta itsasontzien eta hegazkinen posizioa aurkitzeko erabiltzen dira, pultsu horiek objektura joateko eta islatu ondoren antenara itzultzeko behar duten denbora neurtuz. Radar-sistemek objektuen abiadura ere neur dezakete, Doppler efektuaren ondorioz islatutako uhinaren maiztasunaren aldaketa kontuan hartuz. Eguraldiaren aurreikuspena egiteko ere balio dute mikrouhin-radarrek, euri-tantek mikrouhinak sakabanatzen baitituzte.
Mikrouhinen aplikaziorik ezagunenetako bat janaria berotzeko eta prestatzeko erabiltzen den mikrouhin-labea da. Urak eta janarietako koipeak mikrouhinen energia xurga dezakete; xurgapen horren ondorioz, mikrouhinek substantzia horien barnea berotzen dute. Horrela, janariak prestatzeko beharrezkoa den denbora ehun aldiz gutxitzea lor daiteke kasurik gehienetan. Beira edo material zeramikoak ez dira berotzen, mikrouhinen energia ez dutelako xurgatzen; metalekin beste hainbeste gertatzen da, mikrouhinak islatzen baitituzte.