mandrin

1. Teknol. Mek.

Makina-erreminta batzuetan, hala nola tornuetan, landu beharreko piezari oratzeko edo ebaketa-erremintari oratzeko tresna. Era askotako mandrilak daude. Adibidez, landu beharreko pieza barnehutsa denean, mandrila zurtoin apur bat konikoa izaten da, eta hartan doitzen da, presioz, landu beharreko pieza. Beste mandril batzuek baraila-itxurako pieza higikorrak dituzte erradialki kokatuak, eta mandrilaren erdirantz higitzen dira, ebaketa-erremintaren kirtenari heltzeko eta estutzeko; halakoak dira, adibidez, zulatzeko makinetan barautsari heltzen diotenak eta beren biraketa-higidura barautsari transmititzen diotenak. Tornuan landutako piezaren doitasuna, neurri handi batean, mandrilaren kalitateak erabakitzen du.