lumière

1. Anat.

Hodi-formako zati edo organo baten barrunbea.

2. Fis.
sin. rayonnement visible, lumière visible

4 × 10-7 eta 7,8 × 10-7 m bitarteko uhin-luzera duen erradiazio elektromagnetikoa, espektroan izpi infragorrien eta ultramoreen artekoa dena. Begiaren erretina kitzikatzeko gai den eta ikustearen fenomenoa sorrarazten duen erradiazioa da.

Argi ikusgaiaren espektroa. Argi zuria prisma batean zehar pasarazten denean, argia sakabanatu eta espektro ikusgaiko koloreak agertzen dira

Argia / Argi ikuskagaia Edit

Egilea: Gotzon Aldabaldetreku, Gaizka Durana

ARGIA / ARGI IKUSKAGAIA

Erradiazio elektromagnetikoa uhin-luzera tarte zabal batean hedatzen da; alegia, gamma izpietatik hasita —10-11 m baino uhin-luzera txikiagoa dute—, irrati-uhinetaraino —metrotan neurtzen dira— (espektro elektromagnetiko). Gizakientzat ikusgaiak diren uhin-luzerak tarte zabal horretako banda estu batean aurkitzen dira, 400 nm-tik 700 nm-ra hedatzen dena, hain zuzen ere. Eskualde ikusgaiak alboan dituen espektro-eremuak ere (infragorria alde batera eta ultramorea bestera) argi gisa ezagutzen dira (erradiazio infragorri; erradiazio ultramore).

grafikoak1

Argi ikusgaiaren espektroa. Argi zuria prisma batean zehar pasarazten denean, argia sakabanatu eta espektro ikusgaiko koloreak agertzen dira

Gizakiek eta animaliek, ikusmen-organoei esker, argiaren uhin-luzera bakoitzean kolore bat hautematen dute; hori dela eta, prismen eraginez edo euriaren ur-tantek ostadarra sortzerakoan gertatzen den argi zuriaren deskonposizioan, gai dira kolore guztiak bereizteko. Argiztatzen den gorputz orok argiaren parte bat xurgatu, eta gainerakoa islatu egiten du. Argi islatua begiak detektatzen du, eta, islaturiko uhin-luzeraren arabera, gizakiek eta animaliek kolore bat edo beste interpretatzen dute.