ligne
- 1. Arr.
Arrantza-kordeletako bat, denetan lodiena. Sasian eta legatzaren arrantzurako erabilia, besteak beste.
Arrantza-kordeletako bat, denetan lodiena. Sasian eta legatzaren arrantzurako erabilia, besteak beste.
Bi norabide perpendikularretan antolatutako edozein elementu-multzotan (matrize, taula, zinta eta fitxetako zulotan), elementu-segida horizontala, zutaberi kontrajarria.
Itsasontzi batetik finkatuta dagoen beste itsasontzi bati edota edozein objektu finkori hainbat lan egitearren botatzen zaion soka.
Matrize edo determinante bateko elementu-segida horizontala.
Espazioko puntu-segida, aldagai bakarreko funtzio baten bidez adieraz daitekeena [y = ƒ(x)]. Zehaztasunik gabeko terminoa da, baina objektu matematiko dimentsiobakarra dela onartzen da. Oro har, kurba nozioarekin lotzen da.
Eroalez, isolatzailez eta gainerako osagarriez osatutako multzoa, energia elektrikoa edo seinale elektromagnetikoak sistema edo sare baten puntu batetik bestera garraiatzeko balio duena.
Irudia analizatzean (eskanerrean) zein sortzean (pantailan), dimentsio bakar bat hartzen duten ondoz ondoko irudi-elementu edo pixelen segida.
Telefono-sare batean, sareko bi punturen arteko lotura.
Adiera hertsian, telefono-linea terminoak telefono-konpainiaren zentrala eta harpidedunaren instalazioa lotzen dituen hari edo kablea adierazten du; adiera zabalean, telefono-sareko puntuen arteko lotura adierazteko erabiltzen da, baita horren bidez eta dagozkien ekipoen bidez ezartzen den komunikazio-bidea ere (adibidez, sarbide zuzeneko linea, linea kommutatua, doako linea...).