iode
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 53 duen elementu kimikoa. Halogenoen taldeko ez-metala da. Kolore gris iluna eta distira metalikoa duen solidoa da. Giza organismoak kantitate txikitan beharrezkoa du (ornodunen tiroidearen funtzionamendurako ezinbestekoa da). Medikuntzan (antiseptiko gisa eta analisietan), argazkigintzan eta industria kimikoan erabiltzen da. Iodoak 4,93 g/cm3-ko dentsitatea du, eta uretan ez bezala, alkoholetan oso disolbagarria da. Ez da gainerako halogenoak bezain elektronegatiboa, eta gutxiago erreakzionatzen du. Naturan, beste elementu batzuekin konbinatuta, baina betiere oso kantitate txikitan besterik ez da aurkitzen, orobat itsasoan, zenbait harritan eta itsas landare eta animalietan.